Sotoko Hotsak 2014.
Ikusmina. Sotoa jendez gainezka. Eszenatokiaren albo batean aurkitu genuen gure tartetxoa eta bertan geratu ginen kontzertu guztirako. Bozgorailuen kokapena, aretoaren akustika edo auskalo zer dela eta,
Roge eta
Joxeren ahotsak apenas entzun ahal izan genituen, burrunba elektrikoaren azpian lurperatuta. Sotoaren erdialdera kokatu zirenek ahotsak garbiago entzun ahal izan zituztela komentatu zuten amaieran, beraz nire ikuspegia mugatua eta nolabait distortsionatuta dagoela onartu beharko nuke.
Baina, aldi berean, soinu puruaren ehundurak ukitu, haren astindua bularrean nabaritu eta espiral moduko uhinek nire gorputza lurretik altxarazteko duten boterea inoiz baino hobeto sentitu nituela esango nuke ere. Akauzazteren musika, psikodelia onena eta bortitzenaren moduan (
13th Floor Elevators eta
Can-etik hasi eta
Throbbing Gristle,
Swans edo
Cave-eraino iristen dena), egoera bat baita estilo bat baino gehiago. Zure buruak behin klik egiten duenean abestien izenak, hitzak eta egiturak ahaztu egiten dituzu eta erritualarekin bat egiten duzu taldearekin batera. Hori da gakoa eta horrenbeste faltan botatzen genuen Akauzazteren izaera nahastezina eta imitaezina.
Soinu puruaren ehundurak ukitu, haren astindua bularrean nabaritu eta
espiral moduko uhinek nire gorputza lurretik altxarazteko duten boterea
inoiz baino hobeto sentitu nituela esango nuke
Edozein erara, itxura ezberdin batekin azaldu zen taldea. Ohiko hirukoteari bi kide gehituta (baxua eta bateria) eta
Lisab