Diskoaren azala.
Bost musikari
bikainek eta ezkutuko 6. partaidea bailitzan, Azkoitiko Matadeiko tramankulu herdoilduen
oihartzunek, eratzen dute Akauzazteren grabaketa ikaragarri honen funtsa. Xabier
Erkiziaren jakituriaz borobilduta eta Detritusek diseinatutako karpeta dotore
batean gordeta, binilo bikoitz moduan aurkeztu dute lana, taldearen historian estreinako
aldiz erabiltzen duten formatu dotorean. Diskoak ez du gutxiago merezi. 3 urtez
Akauzaztetarren modura, poliki eta soinu geruzak kontu handiz banan banan bata
bestearen gainean pilatuz sortu dira Etzazuaka-ko 15 kantuak.
Magia. Ezin egokiagoa iruditzen zait hitza Akauzazteren musika
deskribatzeko. Euskal Herriko haitzetan metatutako jakituria arkano baten
interpretatzaile bakarrak bailiran, beste garai eta beste dimentsio batetik
dakartela dirudi.
Euskaraz
idatzitako 15 kantu magiko, Bartzelonako Magia Roja diskoetxearekin elkarlanean
plazaratuta. Magia. Ezin egokiagoa iruditzen zait hitza Akauzazteren musika
deskribatzeko. Euskal Herriko haitzetan metatutako jakituria arkano baten
interpretatzaile bakarrak bailiran, beste garai eta beste dimentsio batetik
dakartela dirudi. Industrialismoaren zabortegi-zarata zikinak eta psikodeliaren
trantzea uztartzen jakin izan duten talde handienen antzera (aspaldiko eta
betiereko Swans edo egungo Gnod, bi aipatzearren) boteretsu eta bere artearen
erabateko jabe eta maisu moduan azaltzen dira Akauzaztetarrak disko honetan.