entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Inaxio Esnaola 2014

Kanala Enkore

Pop, Punk/hardcore, Rock CD
Enkore taldearen Kanala diskaoren azala. Enkore taldearen Kanala diskaoren azala.

Etiketak estimatu behar dira. Maiz entzuleak nahasteko balio dute, baina dibertigarria da musika sailkatzea. Skacore dantzagarria definitu ondotik, happycore euskalduna seinalatzeko ordua da. Bilboko Errekalde auzoko Enkore taldeak urte batzuk daramatza hardcore melodikoa popera eramaten. Iritsi orduko atzera egiten dute, berriz itzultzeko. Kanala da bizkaitarren bigarren diskoa, eta bide batez, aurrenekoa baino borobilagoa. Kontrastea dute maite. Gai dira riff astunak, pop ahots gozoenarekin nahasteko. Hardcore koro zainduak ere atsegin dituzte. Abiadura Bizian abiatzen da diskoa, erritmo eta tenpo diferenteak tartekatzeko. Rocketik gehiago dutenak daude (Gaizkide Gara, Ni Neu edo Ozen Oihukatu), popari itsatsitakoak (Airea singlea eta Zure Ondoan) eta noski, erdibidekoak ere (Izaren Artean bikaina eta Gau Alaiak vs. Goiz Goibelak bihurria).

Laburra da oso kantu bilduma, eta espero ez duzunean amaitzen da. Denbora tarte horretan, erreferentzia asko datoz belarrira: Rise Against, Berri Txarrak, Marvin, Kauta

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.