Mugaldekoak eta Enkore taldeen bideoklip berriak hemen ikusi!
"Zakur arra eta ehunzangoa" eta "Gure ereserkia" dira hurrenez hurren
Mugaldekoak eta Enkore taldeek ezer gutxi dute komunean. Ez estiloa, ez edadea... Badakigu. Hala ere, biek hala biek bideoklip bana aurkeztu dute oraintxu.
Zakur arra eta ehunzangoa Azkenean ere ikusgai duzue Arkatzbakar Studiok (Josevisky ilustratzaile eta marrazkilariaren proiektua) Mugaldekoak taldeari eginiko bideoklip berria. Marrazki bizidun eta
guzti! Ziztatu eta gozatu!
Gure ereserkia Hemen
dugu dagoeneko Errekaldeko taldearen bigarren bideoklipa Gure
ereserkia. Dantzan, dantzan! lehenengo bideokliparekin izugarrizko
arrakasta izan ondoren, gugana datoz berriro euren ohiko bizitasun eta
abiadurarekin, melodia indartsuez eta amorruz beteta, publiko gazteeenaren gozamenerako.