Anger taldea.
17 urteko ibilbidea du Arrasateko laukoteak. Hasieran, rock-metaletik hurbilago bazeuden ere, azken urteetan sonoritate anitzeko post-hardcore dotorera hurbildu dira. Urria eta azaro bitartean, Sute perfektua (Bonberenea Ekintzak) grabatu zuten, 10 txinparta musikalez osatutako leherkaria, inoiz baino anitzagoa dena. Entzun! taldeko abeslaria den Arkaitzekin izan da.
Sute perfektu bati abesten diozue kaleratzear duzuen disko berrian. Beti zaindu izan dituzue jaurti beharreko mezuak disko zein abestietan, era dotorean, zuzen eta ironia finez. Oraingoan metxeroa hartu duzue, baina zer ekarri dezake sute perfektu batek? Metxeroa baino, disko honetarako mikroskopioa eta prismatikoak hartu ditugu berriro ere, gure baitakoa eta ingurukoa arakatzeko. Iradokitzailea izan daitekeen arren, sute perfektua piztea ez dugu guk piztu eta berau piztea ez dago gure esku. Sute perfektua guztiongan eragina duen eta guztia aurretik eramaten, baina ia arrastorik uzten ez duen sutea da. Perfektua da, guztia erretzen duelako, ia sumatu ere egiten ez delako, eta honen aurka su artifizialak dira jaurtitzen duguna, eta suteak oso erraz asimilatu eta bere egiten ditu. Baina, ez dugu