Mar de fondo diskoaren azala.
Mar de Fondo (autoekoizpena, 2013) dugu Deustuko taldearen
azken lana. Betiko lez, Bilboko zoko ilunetatik ateratako musika,
aurpegi askotakoa, Bilboko gaua bezala
Proiektu paralelo eta
lagun anitz ditu Insertak. Esaterako, ahotsetaz arduratzen den Ivan Barrio, hitz eta bertso ezinezkoen egilea, Vitessen aritzen da ere. Hardcorearen
leloa, "zuk zeuk egin", bere azkenetaraino eramaten duen taldearen disko
berrian, soinu ilun honek argia bilatzen du, tunelaren azkena. Armonia
bilatzen du desarmoniaren erdian. Post-hardcorea helduentzat.
Nola definituko zenuke Mar de Fondo (autoekoizpena, 2013), Insertaren disko berria?
Ba lehenengo eta behin, soinu freskagarrien olatu baten lez, iluntasun ukitu batekin, batzuetan jantzia, baina leunago bestetan. Berezko ezkutuko energia du, gorputz hezurdura mugiarazten duena, ohartu gabe.
Hitzen bidez, konplexua da azaltzea, baina hori da gutxi gora behera.
Disko honetan gure ohiko konfiguraziotik haratago goaz, formazio
aldaketak izan baititugu. Aurreko diskoetan ahots nagusia zena, orain
gitarra jole nagusia da, konposizio berriei bide emateko, eta
alderantziz, gitarra jole nagusia orain ahotsetaz arduratu da. Esan
daiteke, modu honetan, gure hasierako garaietara itzuli garela. Oso
pozik gaude emaitzarekin, dibertigarriagoa da jokatzea, eta aldaketek
beti dakartzate gauza berriak.
Autoekoizpena da, zergatik aukeratu duzue bide hau?
Betidanik iruditu zaigu interesgarria horrela egitea. Lagun onak egiten
dira eta prosezua naturala da, zeinetik asko ikas daitekeen. Posible da
autoekoiztea, banatzea eta jende askorengana heltzea modu honetan.
Gainera, gaur egun, teknologiari esker errezagoa da. Esan beharra dago,
lana ematen duela, dudarik gabe, baina gure kasuan, guzti horrek merezi
du.
"Diskoak berezko ezkutuko energia du, gorputz hezurdura mugiarazten duena, ohartu gabe"
Hardcorearen lelo nagusia, 'Do it yourself' mugimenduaren barruan koka
daiteke. Lan hau, beti bezala, grabatu, diseinatu, banatu, mugitu duzue...
Kaleratu ditugun lan guztiak DIY filosof