entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Aritz Sound System 2009-07-13

AKATZ

Akatz, beteranoak eta gogorrak. Akatz, beteranoak eta gogorrak.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Akatz, Euskal Herrian jamaikar musika egiten duen talde beteranoa da. Hamabost urteko ibilbidean, ehundaka kontzertu eman dituzte eta maketa eta auto ekoizpenen bidea estutu ondoren, bigarren iraupen luzea kaleratu dute Brixton diskoetxearentzat, Roberto Sanchezen A-lone Muzik estudioetan grabatuta. Bitak erantzun ditu gure galderak.

Diskoa entzunda (letra duten kantuak bereziki) Bilbori eskainitako diskoa dela dirudi. Nolakoa da hiriarekin duzuen harremana?
Hasieran soilik Rudo Bilbao kantua zen Bilbori eskainitakoa, baina Bilbo hiriak istorio asko dauzka kontatzeko eta azkenean ia disko osoan presente dago. Taldea Bakion sortu genuen, baina Bilbokoak gara berez. Bakiora oporrak pasatzera joaten ginen baina bizitza Bilbon egiten dugu. Bilboko Kafe Antzokiarekin harreman oso estua dugu gainera eta askotan Bilbori eskainitako diskoa kaleratzea pentsatu izan dugu.


Pozik egongo da hiria beraz?
Ez dut uste asko ohartu denik. Ez gara talde famatua eta jende askok ez du diskoa ezagutuko.


Hiriaz zentzu metaforikoan ari ginen, hiriaren arimaz, alegia.
Bai, horrela izanda gustatuko zitzaion ziur.


Euskal Herrian musika jamaikarra egiten duen talde beteranoa zarete. Nola lortu duzue urte guzti hauetan mantentzea?
Askotan landu dugun gaia da hau. Hasieratik oso harreman ona egon da taldekideen artean eta inoiz ez diogu gure buruari helmuga handiegirik jarri. Ez dugu ilusio faltsurik sortu. Gure erritmoan, lasai aritu gara beti. Dena den, taldean aldaketak egon dira eta hasieratik hiru mantentzen gara. Sendi berdinekoak bagina bezala. Taldearen historian 28 Akatziano izan dira. Zaila izan da taldea mantentzea, baina urte hauetan gutxienez astean behin entseiuak egiten saiatu gara.


Meritu handia du ere urte guzti hauetan kontzertuak ematen aritu izanak, baldintzak onenak ez zirela izango jakinda.
Bai, ez gara talde famatua eta ez dugu komunikabideetan promozio berezirik, baina kontzertu asko eman ditugu. Udara partean bereziki herrietako festak direla eta errazagoa da neguan baino.


Hasieratik garbi izan duzue taldearen oinarrietako bat zuzenekoa izango zela eta, itxuraz behintzat, garrantzi handiagoa eman diozue zuzenekoari diskoak kaleratzeari baino, ezta?
Diskoetxea topatu dugunean diskoa kaleratu dugu, baina hori azkeneko bost urtetan izan da. Aurreko hamar edo hamaika urteetan maketak kaleratu ditugu eta helburua, guk egindako musika nola ekoizten zen jakitea zen. Musika produktorea sortu dugu eta beste taldeekin lan egiten dugu (Ibon Larruzearen eskutik). Denetatik egin dugu, hasieran nahasketa mahaia, PA (bafleak eta anplifikadoreak) eta abar eramaten genituen eta gauza asko ikasi ditugu horrela. Soinua kontrolatzea garrantzitsua zen guretzat hemen antolatzen diren kontzertu gehienetan beste soinua bilatzen delako eta musika jamaikarrak bere soinua du.


Agian soinuari ematen diozuen garrantzia dela eta grabatu duzue diskoa Roberto Sanchezekin?
Azkeneko bi diskoak berarekin grabatu ditugu. Oso gustura ari gara berarekin lanean, gertuko pertsona da eta esperientzi handia izateaz gain, ideiak oso garbi ditu. Jamaikar musika landu dugu beti baina beste estiloekin jolastu izan dugu (abestien hizkuntzarekin bezala).


Normalean soinu analogikoa bilatzen du. Oraingo diskoa ere jamaikar erara grabatu duzue?
Bai, analogikoan grabatu dugu eta gainera toma bakarrean, baina gero, grabazioen tranpa guztiak erabili ditugu nahi genuen emaitza lortzeko.


hotsetan ere eragina izango zuen Robertorekin grabatzeak, ezta?
Bai, noski. Robertok parte zuzena izan du diskoan. Gu idei batekin joan ginen eta Robertok aportazio asko egin dizkigu. Ahotsak ere sartu ditu koroetan nahiz eta liburuxkan akatsa dagoen eta ez den bere izena koroetan azaltzen.


Hizkuntzari dagokionez berriz abestutako kantuetan gaztelera da nagusi.
Bai, gure lehenengo ideia diskoa gazteleraz egitea zen, baina azkenean lehenengo kantuan euskara ere sartu dugu. Aurreko diskoan ingelesa erabili genuen eta eroso gaude ingelesez egiten, jamaikar musika anglosaxoia delako oinarrian. Dena den, gero, zuzenekoetan, jendearekin harremana edukitzeko garaian, hotzagoa iruditzen zitzaigun eta errazago komunikatzen gara gazteleraz. Azken aldian, euskaldun hiztunen portzentaia handiagoa da taldean eta hurrengo diskoetan euskararen presentzia handiagoa izango da.



--------------------------------------------------


bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.