entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-06-04

Xaiko: disko berria, bira eta hile bukaeran Alemaniara

Dortmund hirira eramango ditu bere triki-punk doinuak

Xaiko taldea. Xaiko taldea.
Lotura erlazionatuak
Ekainaren 27 eta 28an Alemaniako UZ-Pressfest jaian ariko da talde arabarra

Aste batzuk dira jada Xaiko taldeak bere estreinako diskoa argitaratu zuela: Therapy. Punka, trikia eta ska nahasten dituen soinu-artefaktua da. Beti ere, festa giroa sortzea da taldearen xedeetako bat Zure begiek bideoklipan argi utzi diguten modura.
Diskoa atera zutenetik, han hemen ari dira jotzen, baina sorpresa Alemaniatik heldu da. Izan ere, Xaiko taldea Alemaniako UZ-Pressfest jaialdiak gonbidatu du eta bi zuzeneko eskainiko ditu Dortmund hirian. UZ Alemaniako Alderdi Komunistaren (DKP) astekaria da 1974tik, eta bi urtetik behin izugarrizko jaialdia antolatu ohi du. Alemaniako txoko guztietatik autobus andana hurbilduko da UZ-Pressfest jaialdira, baina Europako hainbat herrietatik ere jendea gerturatzen ohi da. Xaiko taldeak ekainaren 27an eta 28an joko ditu bere triki-punk-ska-jaiaren doinuak Alemaniako UZ-Pressfest jaian eta han aurkeztuko dute atera berri duten Therapy diskoa.

HURRENGO KOTZERTUAK EUSKAL HERRIAN
  • 2014/06/06 XAIKO + URTZ + URRATS. Zamudioko plaza, 23:00etan.
  • 2014/06/08 XAIKO + VENDETTA. Etxarri Aranazko plaza, 16:00etan.
  • 2014/08/09 XAIKO + GOSE. Berastegiko plaza, 23:00etan
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.