entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-10-30

Usurbilgo Izeberg taldearen lehen bideoklipa

'Ezin ezer egin' du izenburua

Diskoaren azala. Diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Joan den maiatzean argitaratu zuten Azalera diskotik hartutako kantua da


Mendeku Itxua, Hotzikara eta Odolaren Mintzoa taldeetako hainbat musikarik osatu zuten Izeberg taldea 2013ko martxoan. Joan den maiatzean argitaratu zuten euren lehen lana, Azalera. Ondoren, jotafuego ibili ziren Euskal Herrian barrena jotzen. Eta orain, lehen bideoklipa aukeztera datozkigu: Ezin ezer egin.

Rocka da Izeberg taldearen oinarria. Metala, rock gogorra eta punk doinuak entzun ditugu aurkeztu dituzten lehen zazpi abestietan. Beti ere, melodia ez zaie falta kantuoi.






  • Hona hemen bideoklipa:


Bestalde, Durangoko Azokan beren txokoa izango dute GOR-en standean eta abenduaren 6an Ahotsenean kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 8retan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.