entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2016-01-12

Ttan Ttakun irrati librearen jaialdia larunbat honetan egingo da

Donostiako Gazteszena aretoak Lagartija Nick, The Limboos eta Luma taldeen kontzertuak hartuko ditu besteak beste

Ttan Ttakun festa 2016. Ttan Ttakun festa 2016.
Bi areto eta giro diferente egongo dira, disko jartzaile mordoa, perfomanceak...

Donostiako irrati euskaldun librearen urteroko festa larunbat honetan (urtarrilak 16) ospatuko da Egia Kulturetxeko Gazteszena aretoan 23:00tatik aurrera. Beti bezala, bi areto eta giro desberdin egongo dira: kontzertuak, DJ-ak, performance bat eta zuzeneko irratsaio bat izango dira gozagai goizeko 06:00ak arte.
Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai eta lehiatilan bakarrik eskura daitezke 22:45tatik aurrera. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahalko ditu. Musikaz gozatzeaz gain, irratiari bultzada emateko festa honetara herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte Ttan Ttakun irratiko kideek.


ARETO NAGUSIA
LAGARTIJA NICK
THE LIMBOOS
LUMA (UK BILL taldea karteletik erori eta bere lekua LUMA talde donostiarrak hartu du)
SUPERDOZER
DISCO BAMBINOS

BOILER ROOM

Magnolia MJ
Emesutan MJ
Stock13
Les Marines
Atodamadre + Arakamura
Rude Kanka Sound

23:00etatik goizeko 06:00ak arte
 
bidali zure berria Bidali zure berria
Ttan Ttakun Irratia - 107.2FM /// 107.7FM

Donostiako irrati euskaldun librea
E-posta: ttanttakunirratia@gmail.com
Webgunea: www.ttanttakun.org
Twitter: http:twitter.com/ttanttakun #ttanttakun
Facebook taldea: www.facebook.com/ttanttakunirratia

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.