entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Garazi Zabaleta (Argia) 2015-06-03

Neskentzako

Neskentzako rock udalekuan izena emateko epea zabalik. Neskentzako rock udalekuan izena emateko epea zabalik.
Aurtengo udan rockaren eszenatokira salto egiteko aukera izango dute 8 eta 16 urte bitarteko neskek Zarauzko Imanol Urbieta musika eskolan. Uztailaren 27tik abuztuaren 1era bitartean, neskentzako rock udaleku irekia antolatu du MEFsst! kolektiboak: Lourock Udalekua, hain zuzen.


2013an sortu zen MEFsst! taldea, rockaren munduan emakumeen presentzia normalizatzeko helburuarekin. Eta helburu berberarekin antolatu dute 2015eko Nesken Rock udalekua.

Udaleku hauek Oregongo (AEB) Portland Unibertsitatean dute oinarri, bertan antolatu baitziren neskei zuzendutako lehendabiziko rock udalekuak 2001ean. Orduz geroztik, munduko toki askotara zabaldu da mugimendu hau.

Zarauzko udalekuetarako izen ematea maiatzaren 25etik ekainaren 15era bitartean egonen da zabalik Lourock udalekuaren webgunean. Bertaratzen diren neskek, udalekuen azken egunean publikoaren aurrean abesti bat jotzearen erronkari egingo diote aurre.

Udalekuari Lourock izena jarri diote antolatzaileek, 1980-90eko hamarkadetan Euskal Herrian taula gainean aritu zen emakume gutxietako bati, Lourdes Olangua 'Lou' zarauztarrari, omenaldia eginez.
  • Artikulu honen jatorrizko bertsioa: ARGIA 
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.