Apirilaren 25ean egingo da Aretxabaletan eta, besteak beste, Pottors ta klito Hibakusha, Maite, Zaloa & Miren, La Basu & Aneguria, Humus, Perlak, Ines Osinaga, The Lizars eta Maixa eta Lagunak ariko dira
Heldu den apirilaren 25ean Emarock Eguna egingo dute Aretxabaletan. Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera ekitaldiz betetako egun oparo honi eta goizaldeko 01:30etara luzako da. Ororen gainetik zuzeneko musika izango da protagonista (10 artista eta taldetik gora ariko dira), baina tailerrak, bazkari herrikoia eta pailazo emankizun bat ere izango dira gozagai. Askotan adierazi dugun moduan, Emarock emakume musikarien inguruan lan egiten duen proiektua da, emakume
musikariei protagonismoa ematen dien proiektua, alegia. Emarocken xede nagusia emakume musikariak
agerian jarri eta erreferenteak sortzen laguntzea da, musikan
emakumeen parte hartzea sustatzea, emakumeak egindako musika
esparru publikora zabaltzeko. Horregatik Emarock Eguna: Euskal Herrian (eta kanpoan) jotafuego ari diren emakume musikari eta taldeen bilkura. Kartela borobila da, oparoa zinez:
HERRIKO PLAZA 11:00 PUSKI, TXURRUSKI ETA MARISKI 12:10 INES OSINAGA 12:30 MIKRO LIBREA 13:40 MAIXA ETA LAGUNAK 14:30 BAZKARIA 16:10 MAITE & ZALOA & MIREN. Emanaldi berezia: Miren (Napoka Iria), Maite (Mursego), Zaloa (Kokein) elkarrekin. + Goizean zehar Txapa, marrazketa eta serigrafia tailerrak (Umeek lehentasuna izango dute) + Goizean 0-99 urte bitarteko neskentzat Rock Tailerra
MITARTE 17:00 XARPA 18:30 POTTORS TA KLITO 19:50 PURO LUEGO 21:10 LA BASU & ANEGURIA
HERRIKO PLAZA 17:50 PERLAK 19:10 BALA 20:30 HIBAKUSHA
HERRIKO PLAZA 22:30 THE LIZARDS HUMUS
Lehen edizio honetan, antoaltzaileek protagonismo berezia eman nahi izan diete
emakume taldeei eta, batez ere, instrumentuak jotzen dituzten emakumeei. Bestalde, askotariko doinuak bildu nahi izan dituzte, eta lortu ere, nahiz eta rocka gailendu den (bere aldaera diferenteetan). Hala, zer ikusi eta entzun izango da: Perlak-en post-punk iluna (iazko sorpresarik atseginenetakoa), Humus beteranoen eta Xarpa hasi berrien rocka, Hibakusharen rock metala, Pottors ta Klitoren punk rock egosi gabea, Bala biko galiziarraren stoner doinuak, Bartzelonako The Lizars power-hirukoa, La Basuren rapa, Maixaren trikia eta Puro Luegoren hitz konprometituak.
Bazkal ostean, emanaldi berezia egongo da: Miren (Napoka Iria), Maite (Mursego) eta Zaloa (Kokein) elkarrekin ariko baitira Las Vulpes, Paquita del Barrio edota Emiliana Torriniren bertsioak eskainiz. Ines Osinagak (Gose) ere emanaldi berezia eskainiko du, bakarrik joko baitu.