Emarock Gauaren kartela.
Pottors ta klito, Octopussys, La Basu-Aneguria eta Penadas por la Ley arituko dira
Oso labur esanda, musika eszenan eta taula gainean emakumeei dagokien lekua aldarrikatzeko jaio zen
Emarock elkartea. Dagoeneko bi jaialdi antolatu dituzte, eta hirugarrena asteburu honetan egingo dute santurtziko La Kelo gaztetxean. Emarock izenak argi eta garbi adierazten duenez, emakumeak izango dira nagusi eszenatokiaren gainean:
Hibakusha taldea azken momentuan karteletik erori den arren, bere ordezkoa bilatzen ari ziren antolatzaileak berri hau idazterako unean. Dena dela,
Pottors ta klito,
Octopussys,
La Basu-Aneguria eta
Penadas por la Ley talde eta artistek joko dute. Punk rocka da gailentzen den estiloa, baina hip hop-ak eta rapak ere tartea izango dute La Basu-Aneguriaren eskutik.
Emarock
Gauak edozein kontzertu eta jaialdi bezalakoak dira. Berezitasun bat
dute ordea: eszenatokira igotzen diren gehienak emakume musikariak dira.
IROLA IRRATITIKEmarock jaialdiko antolatzaileek zera adierazi digute ohar baten bidez:
"2012ko
Irailean Bilboko Irola Irrati librean hamabostero irratsaio bat egiten
hasi ginen, emakume musikariak dituzten taldeak eraman eta elkarrizketak
egin dizkiegu hobeto ezagutzeko, batzurtan baita zuzenean jo izan dute.
Aurten
Irratsaioarekin aurrera jarraitzen dugu 2. denboraldia egiten eta urtea
indartsu hasteko eta talde berriak ezagutzeko eta beraietaz zuzenean
disfrutatzeko aukera izan dezazuen, beste Emarock Gaua bat antolatu
dugu".
EGITARAUANoiz: Otsailak 1
Non: La Kelo Gaztetxea (Santurtzi)
Ordutegia: 19:00 - 24:00
Taldeak:
Pottors ta klito, Octopussys, La Basu - Aneguria, Penadas Por La ley,
Hibakusha (karteletik erori da, beste bat bilatzen daude)
Bestelakoak:
Emarock argazki erakusketa, zozketak (Kalerarock-erako 2 sarrera, Emarock argazki liburua, kamisetak), pintxo goxo-goxoak.
Prezioa: 4 euro
*Lortutako irabaziak Irola Irratiarentzako 107.5 FM
Zer da Emarock?
Emarock
proiektu bat da, Euskal Herrian batez ere, musikan aritzen diren
emakumei protagonismo eta espazio bat ematea du helburutzat. Hala nola,
emakumeak bultzatzea esparru hau jorratzera, musikarena hain zuzen eta
eszenatoki baten gainean bada askoz hobe.
Emakumeen presentzia
geroz eta handiagoa bada ere, oraindik hutsune asko daude, denborarekin
hori aldatzea espero da. Beti ere errealitatea zein den isladatuz eta
gendearen hausnarketa bilatuz. Testua: emarock.com