Martxoaren 21ean etxean joko dute.
Aurten argia ikusi duen Gudaberria disko nabarmena aurkeztuko dute
Metal arloan aurten Euskal Herrian argitaratu diren disko nabarmenetako bat sinatu du Mutrikuko
Kraussk taldeak:
Gudaberria. Larunbat honetan, berau aurkezteko bira majo bati ekingo diote Bilbon. Lehen aldiz, Euskal Herrititk kanpo joko dute mutrikuarrek: Madril, Murtzia, Valentzia eta Oviedon hain zuzen ere. Gainontzeko kontzertuak Euskal Herrian izango dira: Irun, Bera, Markina, Azkoitia, Gorliz...
Noski, beren jaioterrian ere joko dute, Mutrikuko gaztetxean hain zuzen ere, noiz eta martxoaren 21ean. Egun honetarako jai berezi bat antolatu dute datozen hilabeteetan izango dituzten gastuei aurre egiteko,
crowfunding moduko bat,
Kraussfundin Jaxa deitu dutena. Beraien disko berriko abestiez gain, hainbat bertsio eta kolaborazio eskainiko dituzte.
LauP4 talde ondarrutarrak irekiko du gaua. Sarrerak 3 eurotan jarriko dituzte salgai Mutrikuko Zubiaran tabernan martxoaren 6tik aurrera.
BIRAREN DATAK* Martxoak 7, Bilbo, Rozzalino
* Martxoak 21, Mutriku, gaztetxea
* Martxoak 27, Irun, Tunk!
* Apirilak 2, Madril
* Apirilak 3, Murtzia
* Apirilak 4, Valentzia
* Apirilak 5, Oviedo
* Apirilak 11, Berritxu, Satorzulo
* Apirilak 25, Bera, Ikuilu ostatua
* Maiatzak 2, Markina-Xemein, Uhagon
* Ekainak 13, Azkoitia, plazan
* Ekainak 20, Gorliz, Xurrut