entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-11-02

Governors taldearen lan berria laster

"Collage" izena darama Juan Sangrek (Brutal Melody, Ekon, Fjord) gidatutako taldearen disko berriak

Governors Governors, zitarako sortutako "Kristal kolpatuak" abesten Hatortxu Rocken

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Taldearen estudioko hirugarren lana izango da


Diskoaren aurkezpena azaroaren 24an izango da Donostian, baina jada jo dituzte diskoa osatzen duten 9 abestiok 15 lagunen aurrean entsegu lokalean eskainitako kontzertu berezi batean. Horrela, hurbilekoek single gisa zein abesti proposatzen zieten jakin ahal izan zuten gobernariek.

Itxaron beharra ez da itxaropena (2007) eta Frenetikdrome (2010) Oihuka diskoetxearekin kaleratu ostean, Arrasateko boskotearen Collage disko berria Mauka Musikagintzak kaleratuko du. Beste aldaketa bat sei sokatan izango dute, aitatasuna medio, Keuk taldea utziko du eta bere ordez Yago Goronaeta (Ekon, Cool Circus, ...) sartuko da taldean.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.