entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-08

From The Jam taldeak martxoaren 8an joko du azkenean

Urtarrilaren 25ean bertan behera geratu zen emanaldia Bruce Foxton baxujoleari "tos ferina" deritzon gaitza diagnostikatu ziotelako

Oraingoan bai! Oraingoan bai!
Oraingoan bai, Bruce Foxton osatu da eta O
bidali zure berria Bidali zure berria
THE JAM-i buruz

The Jam taldea 70. hamarkada bukaera eta 80. hamarkada hasierako talderik garrantzitsuenetariko bat izan da punk, mod eta new wave mugimenduen baitan.
 1977 eta 1982 urteetan zehar 7 disko luze argitaratu zituzten. Nork ez ditu gogoratzen In the City, This is the Modern World... eta besteak... Beraien musikak 60. hamarkadako mod mugimendua (The Who, Small faces...) biziberritu zuen, bai estetikoki baita musikalki ere. Dr. Feelgood, The Kinks, John Mayall... zituzten iturrietako batzuk.
Taldea desegin eta gero, norberak bere bideari ekin zion.
Taldekide bakoitza bere proiektuetan murgildu zen. Paul Weller abeslaria The Style Council taldearekin ibili eta gero bakarkako ibilbedeari ekin zion gaur egun arte. Bruce Foxton baxujolea Stiff Little Fingers taldean ibili izan da urteetan zehar. Rick Buckler bateria jolea ere beste proiektu musikal batzuetan murgilduta dabil.

1 iruzkin

Julius 2013-01-10 12:52:17

Lasartetik jarri dute kontzertura juteko autobusa esan didate, interesa duenarentzat

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.