Entzun!ek (Prentsa Idatziaren 2015 Argia Saria) jardunaldian parte hartuko du.
Mintzaldiaren ostean, Rafa
Rueda kantariak kontzertu berezia eskainiko du
Ostegunean, apirilaren 23an, Bilboko San Inazio auzunean kokaturik
dagoen Euskararen Etxean (Agoitz Plaza, 1), Azkue Fundazioak, Nontzeberriren
laguntzarekin, Euskarazko musika-kazetaritzari buruzko jardunaldia
antolatu du. Ekimena 19:00etan hasiko da. Mintzaldiaren ostean,
Rafa
Rueda kantariak kontzertu berezia eskainiko du.
Mahai-inguruaren ardatza euskarazko musika-kazetaritza izango da. Hala,
kazetaritza esparru horretan ibilbide luzea eta oparoa dutenak bilduko
dira, hainbat galderari erantzuteko asmoz: Existitzen al da euskarazko
Musika Kazetaritza? Nolakoa da Euskal Herriko Musika Kazetaritza?
Hemengoari arreta gehiago jarri behar zaio ezinbestez? Musikaz
idazterakoan, zeintzuk oztopo ditu kazetari euskaldunak? Internet
garaian zentzurik al du Musika Kazetaritzak?
Gai horiek jorratuko dituzte ondoko gonbidatuek: Kazetaritza idatzian
eta Internet,
Xabier Sagardia (
Entzun! musika aldizkariko
koordinatzailea eta kazetaria; Prentsa Idatziaren 2015eko Argia Saria);
Telebista eta Irrati Kazetaritzan,
Fermin Etxegoien, kazetaria (EITB)
eta idazlea. Horiekin batera,
Antton Iturbe izango da. Iturbek hainbat
hedabidetan kolaboratzen du:
Berria, Entzun!, Pop Pilulak fanzinea...
gaztelaniazko hedabideetan ere aritzen da.
Solasaldia
Goizalde Landabaso kazetariak gidatuko du.
Goian aipatu bezala, mahai-inguruaren ostean, eta liburuaren egunaren
kariaz,
Rafa Rueda kantariak hainbat euskal poeten poema musikatu batzuk
eskainiko ditu kontzertu berezi baten barruan.