entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Hasier Larretxea 2006-07-01

RAFA RUEDA gauza ttipiak

Rafa Rueda Rafa Rueda
Saredun eskua da Rafa Ruedaren disko berriaren izenburua. Lan horri buruz mintzatu gara berarekin, baina solasaldiari ekin aitzinetik, gauza bat eskatu diogu: elkarrizketa girotzeko kantu bat aukeratzeko. Bere hautua Bi musu izan da, Unai Iturriagaren hitzak dituena eta Rafaren bakarkako bigarren lanaren aurkezpen doinutzat izanen duguna elkarrizketan honetan zehar.

Ehungarrenean hamaika proiektuaren koordinatzaile izan zinen. Zein da atera duzun balorazioa?

Oso positiboa, oso proiektu berezia izan baitzen. Hainbat kantari bildu zen proiektu horren inguruan. Nire bakarkako diskoaren proiektuaren abiapuntua izan da, banda berarekin grabatu dut. Asko ikasi dut Lauxetaren istorio honekin.

Saredun eskua diskoa goitik beheiti aditu dugu. Kanta goxoak eskaintzen dizkiguzu, Erresuma Batuko zenbait pop taldeetarik aski hurbil. Halako diskoak osatzeko musikaren ehiztari eskuak behar al dira sare horretan atrapatzeko?

Bai. Printzipioz diskoaren izenburuak horrela esaten du, eta nik zehazki horrekin adierazi nahi nuena zen gauza ttipi horiei, oharkabean pasatzen diren horiei, arreta jartzearen ideia, eta horretarako identifikatua ikusi dut nire burua intsektuen irudi horrekin. Nire sarearekin harrapatu nahi ditut. Hori izan da islatu nahi izan dudana.

Aski nabaria da zure bigarren lanaren irudiei erreparatuta eta Mikel Valverdek egindako lana ikusiz...

Aspalditik nuen buruan Mikel Valverderekin elkarlanean aritzeko, nahi bainuen bere akuarela bat erabiltzea diskorako. Erdi-erdian agertzen den irudi hori Mikelek egindakoa da eta oso ondo islatu ere nik azaldutakoa eta disko guztiaren nondik norakoak.

Gauza ttipiak aipatu dituzu, oharkabean iragaiten zaizkigunak... Zuretako zeintzuk dira horiek?

Infinituak dira azken batean. Handikeriak singularrean neurtu behar direla esaten dut eta gauza ttipiak infinituak izan daitezke. Ohetik altxa eta leihotik sartzen zaizun haize ederra, euri tanta bat, barre bat... Eta uste dut hori dela gauza ttipien gauzarik hoberena, amaigabeak direla. Batzuetan poz txiki horiek ez ditugu hainbeste baloratzen eta bidean galtzen ditugu.

Erraten duzunaren haritik, sumatu dizugu poetikotasun bat zuk idatzitako letretan edo hautatu dituzun bertze egileen letretan. Arras poetikoak dira.

Idazle guztiekin bildu nintzen eta diskoaren kontzeptua azaldu nien, zer adierazi nahi nuen. Zorte handia izan dut, idazle guzti horiek pertsonalki ezagutzen bainituen. Abantaila asko ematen dizu, elkar komunikazioa askoz ere errazagoa da. Beraiei ere kontzeptua oso polita iruditu zitzaien. Nahiz eta idazle desberdinak izan, elkarlan hori ikusten da hitzetan, idazteko estiloan.

Unibertso partikularra osatu duzue...

Musika eta poesia oso lotuta dauden arte mota bi dira eta biak elkartzen direnean lotura hori ageriago gertatzen da. Uztarketa hori modu egokian eramanda, gainera, emaitzak begibistan gelditzen dira.

British-popa duzu ardatz. Horixe azpimarratuko zenuke influentzia nagusi bezala?

Pop disko bat izan da, bai. Pop britainiarra izan daiteke abiapuntu nire estiloari dagokionez, baina hainbat gauza daude entzuten ditudanak. Musika klasikoa, adibidez, asko maite dut. Zure belarritik sartzen den edozein gauza bihurtzen da influentzia. Argi dago disko oro azaltzeko definizio bat behar dela, baina beste gauzak ere badaude diskoan.

Zuk aipatzen dituzun iturri desberdinen erakusgarri, hor, diskoan, Alos Quarteten laguntza dago.

Eurekin ere zerbait esperimentatu nahi nuen. Bai Pello Ram
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.