entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-11

'Euskal musika. Bidegurutzean ala zubian?' mahainguruak itxiko ditu aurtengo IZAN MEDIA tailerrak

Hala Bedi irratiak, bigarren urtez jarraian, otsailaren 13rako irratigintzari buruzko tailerrak antolatu ditu

Jardunaldien afixa. Jardunaldien afixa.
Izan Media irrati tailerren helburua kaleko jende arrunta irratira hurbilaraztea da. Irratian parte hartzea edonoren eskura jartzea, alegia. Horretarako, arratsaldeko 17:00etan, Hala Bedi irratian bertan (Bueno Monreal 16 kalea, Gasteiz) lau tailer ezberdin eskainiko dituzte aldi berean. Ondoren, mahai-ingurua izango da


TAILERRAK (bi ordukoak)
  • Lehenengoan, audioak nola editatu ikasiko dugu, ahotsak eta musika nahasteko oinarrizko nozioen inguruan arituko gara. Hala Bedi irratian bertan izango da.
  • Bigarrenean, ahozkotasuna eta lokuzioa landuko dugu. Testu bat nola irakurri behar den mikrofono baten aurrean, entonazio egokia nola eman, arnasa nola hartu eta antzeko kontuez arituko gara. Hala Bedi irratian bertan izango da.
  • Hirugarrenean, web orri batek irrati bati eskaintzen dizkion aukeretan jarriko dugu arreta; audioak sarera nola igo, albiste bat nola publikatu
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.