entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-12-01

'Euskal Herriak rockeatzen du' abestia aurkezten dizuegu. Killer rockin!!!

Tutan Come On taldearen bonba sonikoa aurreiritzi ergelei aurre eginez

Tutan Come On. Argazkia: Iraide Urgoiti. Tutan Come On. Argazkia: Iraide Urgoiti.

EUSKAL HERRIAK ROCKEATZEN DU - Tutan Come On

EUSKAL HERRIAK ROCKEATZEN DU - Tutan Come On
Entzun! liburu berriarekin batera argitaratuko dugun CD-bilduman aurkituko duzue abestia.


"Esaten didate, ez dugula rockeatzen ez badugu espainolez egiten (...), baina nik ez dut hori sinisten, badakigu suteak sortzen (...) bonba sonikoak eztanda egingo du zuen belarrietan"


Gasteizko bikoteak indar erakustaldia egin du Euskal Herriak rockeatzen du kantuan, hitzetan zein musikan. Kokoteraino daude, "euskaraz rockeatzerik ez dagoela" eta antzeko perlak entzuteaz. Horregatik kantu hau. Aurreiritzi tentelei erantzun erabatekoa, indartsua. Autoafirmazioatik ere badu.
Musikari dagokionez, bonba sonikoa da Euskal Herriak rockeatzen du, killer rockin' pitsutsua eta aldi berean bizia eta errabiaduna. Itzela!

Esan bezala, Entzun! liburu berriarekin batera (64. zbk) argitaratzen dugun CDan aurkituko duzue kantu hau. Bilduma honetarako espresuki grabatu du Tutan Come On taldeak.

Igo bolumena!!!
bidali zure berria Bidali zure berria

4 iruzkin

I 2014-12-13 11:48:14

onaaaaaaa !!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Asiertxo 2014-12-04 09:36:53

Himnoa

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Alberto 2014-12-03 10:00:43

eh tu rockero en espa

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Mixil 2014-12-02 19:29:44

Egurreeeeee!!!!!

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.