entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun!/Gose 2015-11-16

AEBetako Akademia Music Awards saria irabazi du Gose taldeak dance/elektronika atalean

Zorionak Gose. Zorionak Gose.
Gose IIIII diskoa izan da epaimahaiak aintzakotzat hartu duen lana

Kaliforniako Los Angeles hirian egoitza duten Akademia Musika Sariek, mundu osoko musikaren bikaintasuna aitortu, musikariei merkatu mailan ikusgarritasun gehiago eman eta beraien lanagatik profesionalki ezagutuak izatea dute xede. Lehenengo bozketa fase orokor baten ostean, musika-industriako profesionalez eta diskoetxe handietako exekutiboez osatutako epaimahai batek hilero musika-atal bateko irabazleak hautatzen ditu. Bada, Gose taldearen Gose IIIII diskoa (Jangura produkzioak) irabazi du saria Dance / elektronika atalean.

Akademia Music Awards-en bidez, Estatu Batuetan zehar irabazleen lanaren promozio eta zabalpenerako bultzada ematen da irrati kate, telebista, ekoizle, diskoetxe, prentsa aditu, internet eta beste hainbaten bitartez. Horrela, atal ezberdinetako sarituen lana herrialdean zehar ahalik eta gehien hedatu eta merezi bezala ezagutzera ematen dute.

ZORIONAK!!!
.
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.