Argazkia: F Lamiot. Lizentzia: Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported
Irailaren 10ean eta 11n sorkuntza eta inprobisazioa izango dira aztergai Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan
Artista bakoitzak bere sortzeko modua izan ohi du, bere inspirazio iturriak, formulak eta ukituak ematen dizkio lanari. Urteen joan etorrian gainera, sorkuntza eta inprobisazio prozesua garatuz joan da eta beraz, gai honetan esperientzia handia duten sona handiko bi musikari gonbidatu dituzte aurtengo jardunaldietara.
- EGUNA: Irailak 10, asteazkena (19:30etan)
LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan
HITZALDIA: Aitor Furundarena
Asko dira aldez aurretik pieza baten konposaketan topa daitezkeen
aldaerak eta beraz, prozesua ez da berbera kasu guztietan. Horien aurrean,
garrantzitsua da non gauden eta zer nahi dugun jakitea, gauzak modu batean
ala bestean egiteko. Hitzaldi honetan, bere konposatzeko modu ezberdinak
azalduko ditu Aitor Furundarenak.
- EGUNA: Irailak 11, osteguna (19:30etan)
LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan
SAIO PRAKTIKOA: Xabi Solano
Bere ibilbidean zehar musika estilo ezberdinak jorratu izan ditu Xabi
Solanok. Saio praktiko honetan pieza berriak nola sortu eta garatzen dituen
azalduko du, lehenengo ideia izatetik kanta osatzeraino bere etxean pausuz
pausu egin ohi duen lana erakutsiz.