entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Artikuluak

Erreportajeak
Rock basatia

Rock basatia

2003-12-12

ATOM RHUMBA hezurrak apurtu arteko dantza

Gauzak okertzen ez badira, aldizkari hau argitaratzen denerako kalean egongo da Atom Rhumbaren laugarren lan luzea, Backbone ritmo izenekoa. Guk diskoa entzuteko zoria izan dugu, eta esan dezakegu inolako beldurrik gabe taldeak berriro ere gainditu dituela marka guztiak. Eta ez zen batere erraza, Chasin“ the onagro aurreko lanak oso altu jarri baitzuen langa. Baina Atom Rhumbak gelditu ezineko abiada darabil, beti ere bi oinarri dituela: erritmoarekiko zaletasuna eta etengabeko bilaketa.
Kataluniako doinu berriak

Kataluniako doinu berriak

2003-10-25

THE UNFINISHED SYMPATHY Katalunia, soinu iturri

Bilbao Hiria Pop rock lehiaketak baditu irabazle berriak. Joan den urtean gertatu bezala, Katalunia aldera joan da rock arloko hamalaugarren saria oraingoan ere. Hau idazterako orduan, iaz irabazi zuten 12twelve taldeko kideak Chicagon dira beraien lan berria grabatzen Steve Albini handiarekin. Aurtengo garaileak aldiz, The Unfinished Sympathy, MTV telebista katean ikus ditzakegu euren disko berria aurkezten. Ladys and gentlemen, hemen da An investment in logistic (Bcore, 2003).