entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Mikel Lizarralde 2004-02-03

ROBERT WYATT erbestean

Robert Wyatt Robert Wyatt
60 urte bete ez dituen arren, ile eta bizar luze urdinduek aiton zahar baten irudia ematen diote Robert Wyatti. Azken hogeita hamar urteotan gurpil aulki batean bizitzera behartua egon da musikari ingelesa, eta horrek ere itxura zaharragoa emango dio nonbait. Wyatten sormena ez dago, baina, zaharkitua; Cuckooland, 2003. urtean kaleratu duen disko izugarriak erakusten duen bezala.
Robert Wyatt rara avis bat da musikaren munduan. 60ko hamarkadaren erdialdean Ingalaterrako art-rock mugimenduan agertu eta lehendabizi The Wide Flowers eta ondoren Soft Machine taldeekin Canterburyko soinua sortzen lagundu zuenetik, pop musikak eman duen abesti egile emankor eta aurreratuenetakoa bihurtu da Wyatt. 1973an leiho batetik erori eta gurpil aulki batean bizitzera eraman zuen, baina horrek ez zion sormena oztopatu. Are gutxiago; mundu osoan rock sinfonikoaren handinahikeria hedatu zen garaian, Wyattek esperimentazioa eta edertasuna uztartzen zuten hainbat lan grabatu zituen.
Ezkerreko politikara estuki lotua egonik
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.