entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Artikuluak

Erreportajeak
Australian egina

Australian egina

2005-06-16

THE BEASTS OF BOURBON basapizti zingiratsua

Azkena Rock Festival ekimenaren antolatzaileek aurten ere artista zerrenda oparoa atontzea lortu dute. Ohiko talde zerrenda luzean The Beasts of Bourbon australiarrak sartu dituzte: Antipodetan sortu den rock and roll talde interesgarrienetarikoa ezbairik gabe.
Piztiak

Piztiak

2005-06-13

PIZTIAK bueltan datoz, sentimenduak aske uzteko asmoz

Josu Eizagirre (multimedia), Jose Lastra soinu teknikaria eta Txuma Murugarren bide lagun hartuta, hamar abesti berri dituen Euriaren zain ikuskizuna atontzen ari dira Ondarroako Piztiak. Lau emanaldi eskaini ostean, zuzeneko diskoa eta DVDa kaleratuko dituzte hemendik gutxira. Ondoren, berriz, bira handiago batean murgiltzeko intentzioa dutela aitortu digute. Soinua, irudia eta hitz ederrak uztartuta, sentimenduei eta emozioei gorazarre egiten diete Piztiek, rockaz blai.

2005-06-11

TXOSNEN SOINU BANDA

Zer lirateke Euskal Herriko jaiak txosnarik gabe? Imajina dezakezu? Izaera desberdineko elkarteen diru iturri eta finantziabide bezala sortu ziren eta, helburu nagusi hori mantentzen badute ere, eremu ekonomikoa gainditu eta edozein herriko festen ezinbesteko osagai bihurtu dira. Festaren parte garrantzitsu dira eta leku askotan, festaren arima. Baina, zerk egiten ditu horren erakargarri?

2005-06-07

SYNTH PUNKA De-evoluzioaren garaipena

Musika aldizkarietako kazetari abangoardista guztien ahotan dagoen terminoa da synth-punka. Elektronika jaialdietan, egunkari nazionaletako gehigarri modernoetan... nonahi entzun eta irakur daiteke ditxosozko etiketa. The Lost Sounds, The Minds, Le Tigre edota Zarauzko Delorean laukotea, aipatu estilo katodiko horren barruan sar daitezke. Argi dago laurek beren nortasun propioa mantentzen dutela. Baina era berean, laurek egin dituzte bereak teklatuak eta erritmo kutxak. Gogoz eta amorruz, punk jenioarekin astintzen dute beren jario musikala txistukatzen duten bitartean.