entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Artikuluak

Erreportajeak
2003-04-09

IKUS eta entzun

Joserra Senperena

Joserra Senperena

2003-02-09

JOSERRA SENPERENA musika instrumentalaren bidetik

Ez da ohikoa Euskal Herrian musika instrumentalaren aldeko apustua egitea, baina beti egongo dira bidea egiten duten musikari ausartak. Joserra Senperenak bide horri eutsi dio. Urtetan taula gainean bigarren maila batean han hemenka aritu da Duncan Dhu, Mikel Erentxun eta azken aldi honetan Ramon Agirre aktorearekin batera. “Blues pasadizoak” diskoaz hitz egin digu Donostiako musikariak.
2003-02-06

DDT ideia zabaldu

Abeslari bretoia

Abeslari bretoia

2003-01-02

DOMINIQUE A

Frantziatik ustekabe ederrak iritsi dira azken hamarkadan, pop eta rockaren adar ezberdinetatik. Horietako bat Dominique A izan da, Frantziako "chanson"aren tradizioa berritu eta rockaren hizkuntza eta estetikarekin ezkondu duen gizona. Abeslari bretoiak Le Détour (Labels) kaleratu berri du, hamar urteko ibilbide oparoa hiru diskotan laburbiltzen duen bilduma mamitsua.
Yossou N´Dour

Yossou N´Dour

2002-11-07

YOSSOU N´DOUR Afrikara begira

Kritikari musikal eta aldizkari “espezializatuek” botatzen dituzten laudorioei kasu handirik ez egitea hobe, nahiz eta Yossou N’Dourren adibidean bezala, Afrikak XXgarren mendean eman duen musikaririk garrantzitsuena izendatu (Folk Roots). Ziurrenik Yossou N’Dour kantari senegaldarrak ohituta beharko du horrelakoetara, baina baita ere, batez ere Afrikan jaso dituen kritika ozenei; “mendebalekoegi” bilakatu dela bere musika, “emakumeentzako” musika egiten duela edo hasierako mezu herrikoiak ahaztu egin dituela arrakasta masiboaren aparretan. Kritikak eta batez ere inbidiak alde batera utzirik, ezin da ukatu senegaldarrak muga berriak ezarri dituela musika eta musikari afrikar ororentzat, ‘world-music’ delakoaren exotismoaren mugak hautsita jada mundu mailako pop musikaren izartzat har baitezakegu azken hamarkadan Afrikak eman duen kantaririk ezagunena den hau.