entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Erreportajeak

bidali zure berria Bidali zure artikuluak
Gotzon Hermosilla 2004-02-05

BAP!! bazen

Bap!! Bap!!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euskal Herriko hardcorearen aitzindariak izan ziren Bap!! taldekoak. Baina ez hori bakarrik; abiadari eta indarrari muzin egin barik, bilakaera eredugarria izan zuten eta euren bigarren etapan bi disko izugarri utzi zizkiguten. Taldea unerik gozoenean zegoenean desagertu zen, baina orain albiste dira berriro, Metak-ek Bazen izeneko DVD bat argitaratu baitu: talde erraldoi honetaz berriro mintzatzeko aukera bikaina.

Andoaingo Bap!! taldea gogora ekartzeko ez da aitzakiarik behar: argitaratu zituzten hiru diskoetako bat jarri eta trumilka datozkigu oroitzapenak, sentsazioak, irudiak. Oso ondo pasatu genuen Bap!!-i esker, bai horixe! Beste garai batzuk ziren haiek, Euskal Herrian beste zerbait, geure-geurea eta boterearen morrontzatik askea, eraikitzen ari ginen, eta ilusioak eta gogoak gainezka egiten ziguten. Kontsumoak berarekin dakar atzokoa zaborretara bota eta gaur beste zerbait erosi beharra, modak izugarrizko abiadaz aldatzen dira, eta gaurko musikazale gazteentzat, zoritxarrez, Bap!! izen ezezagun samarra delakoan nago. Metakek berriki kaleratu duen Bazen izeneko DVDak egoera hori aldatuko ahal du!
DVDak taldearen ikuspegi nahiko osatua ematen digu. Bertan ...ta bestela ondo bideoan agertzen ziren klipak berreskuratu dituzte, Bap!!-ek eman zuen azken kontzertua ere han agertzen da, eta, gainera, 1986ko lehenengo maketa sartu dute. Drakek (taldeko gitarra jolea, bigarren diskotik aurrera baxua jotzera igaro zena) gogoan ditu garai hartako gorabeherak:
bidali zure artikulua Bidali zure artikulua
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.