Joseba eta Txap, diskoaren ekoizpenaren arduradunak, zuzenean ere eskuz esku. Arg: Oier Aranzabal
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Euskal musika-ezenaren baitan halako olatu talka bat sortu du Joseba Poncek lan berriarekin. Kritika ezin hobeak, publikoaren harrera ona eta, nola ez, lan bikainak eragindako poza eta satisfakzioa. Berak konposatu, musika tresna guztiak jo, ekoiztu (Karlos Osinaga 'Txap'-ekin batera) eta diseinua egin du. Disko borobila. Horregatik, ez da arraroa izan Bilboko Kafe Antzokian egindako kontzertuak jakin min handia sortu izana.
Antzokia lepo bete zen,
Joseba eta taldearen harridurarako.