Neguaren ostean, uda ostean etorriko da.
Kaki Arkarazo eta Javi Letamendiarekin ari da lanean buruz-buru
Santutxuko
Mikel Uraken bakarlaria disko berria grabatzen hasi da.
Ekainaren 30ean Andoaingo Garate estudioetan sartu zen.
Kaki Arkarazo
(teknikari lanetan) eta
Javier Letamendiarekin (ekoizle gisa) batera lan egingo du
buruz-buru, eta era guztiz analogikoan (zintan) izango da grabaketa.
Ingelesez abesteari
uko egin diot euskararen mesedetan, eta soinua askoz ere ilun eta
distorsionatuagoa izango da
Mikel Urakenek azaldu digunez, "lan honek orain arte egin dudanarekin hautsiko du. Ingelesez abesteari
uko egin diot euskararen mesedetan, eta soinua askoz ere ilun eta
distorsionatuagoa izango da".
Diseinua
Asier Garcia Azkue bilbotarrak egin du berriz, eta diskoa udazkenean aterako da LP formatuan.
Neguaren ostean deituko da.