Nafarroako Akatu taldeari duela aste gutxi batzuk gertatu zitzaion bezala, Joan den asteburuan (apirilaren 22an) Deustuko Loan taldeari ere hainbat gauza lapurtu diete.
Apirilaren 22ko gauean
Loan taldearen Deustuko lokalean sartu, eta honako material hau lapurtu zieten:
* Baxua:
Fender Jazzbass Marcus Miller. Kolorea: horia eta beltza.
* Gitarra:
Fender Telecaster American Standard. Kolorea: sunburst.
Norbaitek edozer gauza jakinez gero haiekin harremanetan jartzea eskertuko lukete:
* E-posta: loantaldea@hotmail.com
* Telefonoa: 680672600