Zuzenean ikusi dituzu?
Bilboko talde gazteak azken aldian entzun ditugun metal eremuko disko interesgarrienetako bat argitaratu berri du Santanderreko Odio Sonoro diskoetxearen eskutik: Kobazuloan saiakerak, zortzi pieza pisutsu eta indartsu diseinu txukuneko diskoan bilduta.
Loan taldearen lehen disko ofizialak
Kobazuloan saiakerak du izenburua. Aurretik demo bat argitaratu zuten,
Hautsa, 2006ko apirilean grabatua eta zuzeneko emanaldietan banatu zena bakarrik.
Sarreran esan dugu metal eremuko taldea dugula Loan, baina hori esatea taldearen izaera eta musika erabat murriztea litzateke. Hortaz, ez da batere justua Loan-en estilora gerturatzeko. Bilbotarrek noise-rock pisutusa egiten dute, tarte psikodelikoak, hard rock riffak, pasarte lisergikoak edota noizbehinka post-rockera gerturatzen diren elementuak batuz.
Bilboko Koba estudioetan grabatu dute diskoa
Xanperen (Pi-L.T.) gidaritzapean. Alderdi teknikoaz eta nahasketaz arduratu da Xanpe.
2005ean sortu zirenetik, makina bat kontzertu eman dute, Euskal Herrian batez ere. Besteak beste, Unsane (AEB), Suma (Suedia), Moho (Madril), Positiva eta Ximel (Bilbo), Royal Canal (Iru