Nabardurez beteriko noise rocka eta metala egiten du Bilboko hirukote honek. 2005ean sortu zuten taldea eta indarra eta pisua daukatela erakutsi dute, hala zuzenekoetan nola estudioko grabazioetan. Makina bat kontzertutan ibili dira beren musika aurkezten eta besteak beste, Unsane edota Suma taldeekin konpartitu dute eszenatokia.
Partaideak- mikel gutierrez (gitarra)
- mikel vega (baxua eta ahotsa)
- mikel zuazu (bateria)
Diskografia- Kobazuloan saiakerak (2007)
- Hautsa (demoa) (2006)