Bizardunak.
Bizardunak talde nafarra datorren urriaren 10ean estudioan sartuko da bere bigarren diskoa izango dena grabatzera. Diskoa Gor diskoetxeak editatuko du azaroaren erdialdera. Lanak En Zugzwang izango du izena.
Euskal folk erradikal estiloko 14 abestiz osatua egongo da disko berria diskoetxetik jakinarazi digutenez. Koktel eztandagarria hortaz, ardo gorri napar eta zerbeza beltzez nahastua.
Urriaren 10ean estudian sartuko dira eta azaroan argitaratuko dute disko berria:
En Zugzwang.