Dave M. Allen.
Uztailaren 15ean, Urdulizko Tio Pete estudioan
sartuko dira zazpigarren diskoa grabatzera eta ondoren Londresen nahastu
eta masterizatuko dute
"Oso zirraragarria da guretzat
esatea oraingo honetan ekoizle batekin lan egitea erabaki dugula eta lan
hori burutzeko Dave M. Allen ekoizle ingelesa gurekin egoteko zortea
izan dugula. Bera ezaguna da The Cure taldeko lanik arrakastatsuenak
ekoiztu dituelako,
Disintegration eta
Kiss me, Kiss me, kiss me diskoak adibidez", adierazi dute
Zea Mayseko kideek ohar baten bidez.
Berarekin
lan egin duten beste talde batzuk Depeche Mode, The Sisters of Mercy,
Neneh Cherry eta gaur egungo taldeak, Danimarkako Reptile Youth bezela.
Grabatu ondoren diskoa Londresen nahastu eta masterizatuko da.
http://www.discogs.com/artist/David+M.+Allen#p=10&t=Credits_Allhttp://www.whiplashcooperative.comhttp://www.zea-mays.com