Zea mays laukote bilbotarra
Dena hasten da, dena bukatu. Hasi eta amaitu bitartean gertatzen dena, hori da kontua. Sortzen diren galderak eta kezkak, gizakiaren existentziari lotutakoak beti ere. Zea Mays idei horri tiraka hasi da eta disko kontzeptuala osatu du. Zazpi abestiren bitartez (tartean Itoizen Hilzorian kantuaren bertsioa), laukote bilbotarrak izaki-gizaki baten bizitza kontatzen du jaiotzatik heriotzaraino. Diskoak ipuin bat biltzen du ere, Kirmen Uriberen laguntzaz egina, kontzeptua garatu ez ezik multzoari osotasuna ematen diona. Berriz ere, Tio Pete estudioan grabatua da Zea Maysen hirugarren lan hau, Jose Lastraren gidaritzapean.