Zea Mays grabitatearen aurka
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Elkarrizketa bat egiteko orduan elkarrizketatua eroso sentitu behar dela azaltzen dute Kazetaritza fakultatean, eta Zea Maysekoak Bilboko Kafe Antzokian etxean bezala sentitzen dira: eroso baino erosoago. Aiorarekin geldituta nago Sortuz, grabitatearen aurka diskoaren inguruan hitz egiteko, berak egingo ditu (gehienetan bezala) taldearen bozeramaile lanak. Erosoegi agian, pasa den mendeaz hitz egiten hasten gara.
Gogoratzen al duzu nolakoa izan zen zure lehen esperientzia taula
gainean?
97ko abuztuan izan zen Bilboko Aste Nagusian, Sin Cuartel txosnan. Bost bat abesti propio jo genituen eta beste hainbat bertsio: Mikel Laboarena, oraindik ere jotzen duguna baina oso aldatuta, Pearl Jamen batenbat ere bai, Cranberries, U2... Ordubeteko kontzertua egin eta gero su artifizialak etorri ziren, eta gero esan ziguten nahi genuen denboraz aritzeko: inprobisatzeari ekin genion beste taldeetako jendearekin eta bost ordu baino gehiago eman genituen gau hartan taula gainean.
Eta hor sortu zen 7