Patti Smith eta zaldiak
2007-02-09
1975. Horses diskoa kaleratu zen urtea. Rock&rollaren historiaren album debut garrantzitsuenetarikoa. Patti Smith New York-eko avant-garde eszena artistikora heldu zen erreinatzera, bere rock eta poesiaren arteko konbinaketaz. Ezohizko abeslaria zen: argala, bakeroz jantzita, alkandora zuria eta gorbata bat bere lepoaren inguruan. Smithek kamerari aurre egiten zion begirada desafiatzailearekin. Lehen aldia zen eszena musikalean emakume batek halako itxura androginoa erakusten zuela.