entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Liburuak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Liburuak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2005-10-04

BENITO LERTXUNDI: EL BARDO DE ORIO Ediciones la Voz del Folk (2005)

Benito Lertxundiren biografia argitaratu du La Voz del Folk argitaletxe sortu berriak. lvaro Feito kazetariak musikari oriotarraren ibilbide musikala aztertu du 1965 urtean kantugintzan hasi zenetik 2004. urte hondarrera arte. Benito Lertxundi: El bardo de Orio liburuak Benitoren ibilbidea aztertzeaz gain, bere mundu poetikoa eta musikala, bere erreferenteak eta bilakaera eta euskal kantagintza berriaren inguruko informazioa jasotzen du. Lan honek 280 orri ditu, gaztelaniaz dago idatzita eta ehun argazki (batzuk orain arte argitaragabeak) dakartza, txuri beltzean nahiz koloretan. Alvaro Feitok 1990ean idatzi zuen estreinakoz Benito Lertxundiren inguruko biografia. Orduan Elkarrek eman zuen argitara euskaraz. Bada, hamabost urte eta gero, egileak testuak berrikusi eta datu gehiagorekin aberastu ditu. Emaitza El bardo de Orio da, liburu mardula, irakurtzeko erreza eta txukun diseinatua, non egileak Ez dok Amairu-ko garaietatik abiatuta gaur egun arteko sormen bidai batean murgiltzen gaituen.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.