Benito, berriz estudioan.
Mikel Markezen bidez heldu zaigu berria: Elkarrek Donostian daukan egoitzan Mikel bera elkarrizketatzen ari ginela, Orioko kantariari buruz berak eta Pako Aristik idatzi duten liburuari buruz galdegin diogunean bota digu: Benito Lertxundi ondoko estudioan diskoa grabatzen ari dela!
Momentuz askoz gehiago esan ezin dugunez, liburua maiatza aldera kaleratuko da, eta Benitoren diskoa ere orduantxe. Azken urteetako diskoen kalitate izugarria kontuan hartuta (
Hitaz Oroit -1996-,
Nere Ekialdean -2002- eta
Itsas ulu zolia -2008-) ikusmina sekulakoa da.