Hiru zati orokorretan banatuta dago liburua: lehenengoan, Xabier Lete kantagintzan nola hasi zen azaltzen du: bigarrenean, berak idatzitako eta itzulitako poemak daude; eta hirugarrenean, egileari eginiko bi elkarrizketa jasotzen dira. Poemen aurreko azalpenetan Letek Ez dok amairu taldeko sorreraz eta Lourdes Iriondo ezagutzeak ekarri zionaz mintzo da. Neure iritziz, laburra izan arren, liburuko zati hau da interesgarriena. Garaiko kontakizuna gehiago ezagutzeko gogoa sortzen du. Nik behintzat gustura irakurriko nituzke Xabier Leteren memoria osoago batzuk. Liburuan aurrera eginez, Letek kantuen hitzak nola sortzen zituen eta libururako sailkapenaren zergatiaren berri ematen digu. Jarraian, Letek sortutako eta abestutako kantak, beste batzuek