Benito Lertxundi Meatzari aretoan. Benito Lertxundi. Benito Lertxundi. Argazkia: Janire Etxabe.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Izen bereko enparantzan kokatua, Meatzari aretoa itxura dotoredun eraikin modernoa da. Bizitza handia daukan plaza dirudi, eta diseinua bera ere oso erakargarria egin zitzaidan. Borobiltzeko, Benitok bere "never ending tour" partikularrarekin jarraitzen du, eta ez diot gelditzeko inolako asmorik sumatzen. 2 orduko kontzertuak egiten jarraitzen baitu, 73 urterekin. Demontre!
Ez dakit iraupen honetako emanaldi bat egiteak dakarren esfortzuaz guztiz kontziente garen. Horri Orioko kantariak abesti berriak egiteko duen gaitasuna gehitzen badiogu, eta hitzei ematen dien garrantzia eta sakontasuna, artista harrigarri baten aurrean gaudela ohartuko gara. Ez da bakarrik bera, ez eta bere legenda soila ere, bere irudimen eta jakintzan dauden milaka txoko eta bizipenen unibertsoa baizik. Benito ulertzen saiatzea, bai horixe, bidaia pasioduna da.
Benito ulertzen saiatzea, bai horixe, bidaia pasioduna da
Oraingoan ez zetorren disko berri bat aurkeztera, ordea, baina bere azken lana (
Oroimenaren oraina, 2012) ardatz izango zuela suposatu nuen. Oker nengoen. Dena den, hasieran hori gertatuko zela zirudien, eta
Tolosan duela 3 urte bezala, disko osoa joko zuela pentsatu nuen.
Gu bizi bezainbat, Nintzenaz oroitzean, Laket dut