entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Fanxineak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Fanxineak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
2004-08-01

THE PIOHOSAS ZINE ketchoop@teleline.es + www.tpzshitrecordings.cjb.net

Aldaketez beteta dator The Piohosas-s fanxinearen hamahirugarren zenbakia. Aldaketak estilistikoak dira ordea, izpiritua berdina izaten segiten baitu. Diseinua oso garbia da eta informazio andana dakar: Me first & The Gimme Gimmes, Kloakao, Half Foot Outside, Landmine Spring, WTIM, Nisei, Christiansen eta Q and not U taldeei elkarrizketak; Bizkaiko Agropunk jaialdia eta Underhill Recordsi buruzko erreportaiak, berriak, iritziak eta disko iruzkinen atala... zazpi orrikoa, eta orri bakoitzean hamabost bat komentario!!! Aspertu arteko irakurraldia daukagu gero!!! Baina hamahirugarren zenbaki honek baditu gauza franko gehiago. Alde batetik, zenbaki hau bikoitza da: Burgosko Fragment Music diskoetxearen hamargarren urteurrenari buruzko aldizkaritxoa gehitu baitiote, non diskoetxeko taldeak (Cordura, Insultos al Gobierno, Same Old, The Hardboiled, Materia, Bullsey...) azaltzen diren. Bestetik, disko bikoitza dakarrelako oraingoan ere "Un impulso a la escena" izenburupean. Bi CD hauetan 49 abesti paratu dituzte entzungai (orohar, punk, hc, emo eta metal estilokoak)!!! Batzuk bakarrik aipatzearren, hortxe dira Milkhouse, Alarma Social, Escuela de Odio, Same Old, End of Freedom, Unfold, Descendents, HFO, Lukestar, The Rise... Ahaztu baino lehen, hau guztia 4 euroren truke eskura dezakezue. Merkea, ezta?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.