Diskoaren azala.
Joan den abenduaren hasieran, abeslari estatubatuarra eta bere taldea Andoainera edota Bilbora ikustera gerturatu zirenek aski ongi egiaztatu zuten moduan, hiru ertz ditu Nikki Hill-en musikak: rhythm & bluesa, rock and rolla eta soula. Hala ere, hiruen artean, rock and rolla gailentzen da, zuzenean bederen, mintzagai dugun H
ere's Nikki Hill estreinako diskoan gauzak orekatuago baitaude. Edonola ere, hasmentako soinu dotorea dakar CDak (zeinen polita entzuten den Matt Hill-en telekasterra vox anplitik jalgitzen denean), Nikki Hill-en ahots erakargarriak borobiltzen duena.
Diskoari baina, akaso haize-sekzio bat falta zaio, soul eta r&b kantuetan batik bat, eta zuzenean, Hill andreak publikoarekin gehiago konektatu beharko luke, konplizitatearen bidez
showaren intentsitatea eta berotasuna handituz eta rock and rollean lekurik izan behar ez lukeen halako hoztasuna alboratuz.
Dena dela, debut gozagarria da
Here's Nikki Hill hau, Little Richard eta Barbara Georgeren artean kokatzen dena.