entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2013-09-26

Zain Berriz pop

Zain taldea. Argazkia: Judit Fernandez. Zain taldea. Argazkia: Judit Fernandez.
Berrizen bada zer egin, sikiera musikari dagokionez. Bertako gaztetxeak lan handia egin du musika talde berriak sortu eta bultzatzeko orduan. Honi esker, Bizkaiko herri honetan hainbat talde dago ezagun, jarrera eta kalitate onekoak. Zain taldea horietako bat dugu.

Zaratatik hurbil, ez diote melodiei muzin egiten eta bi ezaugarri hauek egiten dute beren azken lana, Egunsenti berri baten bila (Baga Biga, 2013), nahita-nahiezkoa egungo euskal rocka ulertzeko. Unairekin hitz egin dugu diskoaren borobiltasunaz eta ertzetaz.

Bigarren diskoa argitaratu berri duzue, Egunsenti berri baten bila (Baga Biga, 2013). XXI mendeko piratak (Baga Biga, 2011) lehen diskoaren segida edota sendotzea da taldearentzat? Nola definituko zenukete bigarren lan hau?
Segida baino sendotze sentsazioarekin identifikatzen gara hobeto. Batez ere, lehenengoaren garatze prozesu horretan ikasitako dena baliatzen saiatu garelako. Diskoa definitzeko garaian, rockzaleagoa izan daitekeela esan genezake, ideia komun argiago bat dauka, bai musika bai letren aldetik. Homogeneo puntu hori dauka.

Popetik oso gertu sentitzen zarete? Garrantzitsua da zuentzat zarata, baina melodia ere landuz?
Beti gustatu zaigu "punk-pop-rock" ezizena Zain deskribatzeko garaian, baina egia esan, denetarik entzun dugu. Kantuen estrukturetan egon ahal da poparen ukitu hori. Melodiaren kontua zainetan daramagun gauza da, bai ahotsari bai gitarra doinuei dagokienez.

Hitzei dagokienez, salatu bai, baina gauzak nola esaten diren garrantzitsua da zuentzat?
Bai, salatzeko beharrezkoa delako lehenengo norberaren zilborrera begiratzea. Disko honetan, hitzak eratzeko prozesu horretan gehiago barneratzen saiatu gara. Taldekide danak parte  hartu dugun arren, lagun berriak batu zaizkigu, Mikel 'Keixeta' adibidez. Eta etorkizunean, batez ere guri eta edonori balioko zaigun/zaizkion gogoetak islatzen saiatu gara. Sentimenduak sendotuz, familia sortuz.

Baga Bigarekin kaleratu duzue berriro ere disko berria, eta Lorentzo Records-en grabatu. Beste segurtasun batekin aritu zarete bigarren lan honetan?
Egia esateko, bai. Gustura egotea da guretzako garrantzitsuena. Gertutasuna adierazten diguten lagunez inguratzea.

Zer da musikak hartzen duen lekua zuen bizitza eta asmoetan?
Egunaren eta garaiaren arabera tarte gehiago edo gutxiago. Baina sentimenduak islatzen eta definitzen laguntzen digun mundua bada. Baita betiko familia berriz errepidean ikusteko aitzakia, askatasuna, bizirik sentiarazten gaituen gauza horietako bat.


Argazkia: Zigor Garcia.

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.