entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-04-02

Voltaia taldea izen bereko disko indartsuarekin estreinatu da

Zumaian jaio da Itaka eta Got Ham musika taldeen errautsetatik

Voltaiaren lehen diskoaren azala. Voltaiaren lehen diskoaren azala.
Lotura erlazionatuak
Rock gogorra eta stoner-aren artean kokatzen dira euren zazpi kantuak


Taldearen izen bera duen zazpi kantuko diskoa argitaratu du Voltaiak. Zumaiatik dator eta Itaka eta Got Ham musika taldeen errautsetatik sortu da. Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Jon Duran (bateria) eta Ion Brakamonte (gitarra) dira taldekideak.

Zazpi kantu bildu dituzte euren esteinako lan honetara, indartsuak, pisuzkoak eta elektrikoak. Rock gogorretik stoner-eraino doa euren soinu-eremua. QOTSA-tik Kuraiaraino, Kyuss edota Fu Manchu-tik pasatuz. Bistan da desertuko soinuak estimuan dituztela. Horma soniko irmoa eraiki dute, baina azeleragailua ere zapaltzen badakitela ohartuko da entzulea.




VOLTAIA ZUZENEAN
  • Apirilak 5 Larunbata: IRUN, LAKAXITA
  • Apirilak 12 Larunbata: AZPEITIKO GAZTETXEA
  • Maiatzak 3 Larunbata: GORLIZ, XURRUT
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.