Piztiak pizti.
Ondarruko taldeak 13 kanta berriz eta 1985. urtean TU-K taldearen Pornographiaz abestiaren bertsio berri batez osaturiko disko luzea argitaratu du.
"Gabeko kalapitxisak", Piztiak taldearen proiektu berriaren lehen zatia da, izan ere, CD hau Josu Eizagirreren bideoklip eta laburmetraiarekin eta Josu Arabarriren pintura erakusketa eta making-offarekin osatuko baita. Baina hori aurrerago izanen da.
Esku artean duguna 14 kantutako bilduma da, zinez erakargarria, non Piztiak-en "modu" onenak agerian gelditzen diren: kantu borobilak, intentsitate handiko pasarteak, sentimendua sentimentalismoan erori gabe... Indie talde askori gustatuko litzaieke tipo hauek dituzten kantuak beraientzako... Gainera, Pettik hiru kantutan ahotsa sartu du. Mintzatuko gara Piztiak-i buruz aurrerago, hori seguru.