entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-02-03

Mal-Mai Rekords punk zigilu berria sortu dute Azpeitian

Teletetxo zigiluak egindako lanari jarraipena emango dio

Mal-Mai Rekords-en logoa. Mal-Mai Rekords-en logoa.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Erritmo patxadatsuan ari dira lanean diskoetxeko arduradunak. 2015erako hainbat nobedade iragarri dituzte, nahiz eta oraindik goiz den horiek iragartzeko.


Teletetxo Rekords punk-oi! zigiluaren oinordekoa da Mal-Mai Rekords diskoetxe berria. 2014. urtean jarri dute martxan Yepesek (Teletexto diskoetxeko sortzailea eta kidea) eta Ionek (Gerrate Kids fanzinearen arduraduna). Beren asmoa Teletetxo zigiluak eginiko lanari jarraipena ematea da, hau da, "inguruko hardcore-punk-oi taldeei beraien edizoak ateratzen laguntzea", bai ekonomikoki bai bestelako arlotan argitalpen horiek sostengatuz.

Historia pixka bat

2006. urtean Azpeitiko (Gipuzkoa) hiru lagunek Teletetxo Rekords zigilua sortu zuten inguruetako musika taldeei laguntzeko asmotan. Punk-Oi! inguruko hainbat kontzertu antolatzen ibili ziren eta zigiluaren bidez, Hell Beer Boys, Fridays Crew, Material Rechazado, The Last Strength, NPJ, Doubling Boys, Cold Revenge, Kruders, Fight to Life eta abarren lanak argitaratzen kolaboratu zuten CD euskarrian. 45 erreferentzia izan ziren guztira.

Urteen poderioz hirukotea bikote bihurtu zen. Gerora, bikotea ere banandu zen, Andonik, beste proiektu batzuk zirela eta, zigilua uzteko asmoa agertu baitzuen. Hau ikusita, hasieratik gelditzen zen azken bazkideak, Yepesek alegia, aurrera jarraitzeko asmoa agertu zuen zigilu berri bat sortuz. Horretarako, herrikoa den Jon, Gerrarte Kids fanzinearen arduradunarekin harremanetan jarri ostean, honek proiektuan kolaboratu nahi zuela adierazi zion.

"Bardulia bezalako eszena potente batean, talde asko biniloan atera gabe gelditu ziren. Honen aurrean, pixkanaka talde hauen CD-edizioak biniloan ateratzeko asmoa ere badaukagu"

2014ko martxoan erabaki zuten proiektu berriari Mal-Mai Rekords izena jartzea. Diskoetxe berriaren "helburu nagusia Teletetxo zigiluak eginiko lanari jarraipena ematea da, hau da, inguruko hardcore-punk-oi! taldeei beraien edizoak ateratzen laguntzea", azaldu dute diskoetxeko arduradunek.
Hasiera batean erabiliko den euskarria CDa izango da, "baina garbi ikusten dugu binilo formatuari ezin diogula uko egin. Beraz, saituko gara, ahal den neurrian, taldeen edizioak binilo formatuan egiten", adierazi dute. Eta gaineratu: "Konsziente gara ere Bardulia bezalako eszena potente batean, talde asko biniloan atera gabe gelditu zirela. Honen aurrean, pixkanaka talde hauen CD-edizioak biniloan ateratzeko asmoa ere badaukagu".

Dagoeneko, Mal-Mai Rekords-ek disko argitalpen batzuetan kolaboratu du:

01 - The Sinners - Mala hierba nunca muere (CD)
02 - Apurtu - Katuen hirian (LP-CD)
03 - Northen Pride - Barnetik (CD)

Bukatzeko, mezua bidali diete hardcore-punk-oi! estiloko taldeei, haiekin kontaktuan jartzeko elkarrekin zerbait egiteko interesa izanez gero. Harremanetarako: malmairekords@gmail.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.