entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-11-10

Lehen edizioa agortu ondoren, Piztiak taldeak 'U' diskoa berrargitaratuko du

U diskoaren azala. U diskoaren azala.
Gari, Petti, Gorka Urbizu, Nerea Sanchez eta Aiora Renteriarekin grabatu zuten 'Bixitxi marabilli re' kantuaren bertsioa gehituko diote


U izenburuko diskoaren aurreneko edizioa agortu eta gero, Durangoko azokarako bigarren bat ateratzea erabaki du Piztiak taldeak. Oraingo honetan baina, "bonus track" bat gehituko diote: Marabilli Sormen Festibalerako egin zuten Bixitxi marabilli re kantuaren bertsioa, hain zuzen ere.

Bertsio honetan Garik, Gorka Urbizuk (Berri Txarrak), Aiora Renteriak (Zea Mays), Pettik eta Nerea Sanchezek (Keike) abestu zuten. Beraz, U diskoaren edizio berri hau 12 abestik osatuko dute.

Geure txandi de on
Ametsik ederrena
Txikotak solte
Bixitxi marabilli re
Nun zabiz? Geatuko gaz?
Ohean biziko gara
Hamasei
Atera poza
Gehiegi
Josh kexpiren balada
Lehen urtebetetzea zu gabe
Bixitxi marabilli re

(Piztiak+ All Stars)
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.