Korrontzi, topera ere uda parte honetan!
Mungiako taldeak Tradition 2.1 izenburuko laugarren diskoa 2013an
argitaratu bezain laster eman zion hasiera bira honi Basauriko
Sozial Antzokian. Orain, biraren ekuatorrean sartu da.
Korrontzik 50 zuzenekotik gora emango ditu
Tradition
2.1 biraren barruan. 2013ko azaroaren 8an ekin zioten jotzeari Basauriko Sozial Antzokian eta ordutik ez dira galditu.
Bistan da: Korrontzi taldea gero eta izen handiagoa ari da hartzen gure mugetatik
kanpo. Uda parte honetan, adibidez, Txiprera, Italiara, Espainiara, Kataluniara, Portugalera, Belgikara edota Estatu Batuetara eramango ditu bere triki soinuak.
Korrontzi taldea gero eta izen handiagoa hartzen ari da gure mugetatik
kanpo
Dagoeneko biraren ekuatorrean sartu dira. Joan berri zaigun larunbatean, ekainaren 21ean hain zuzen ere,
Calaf-en (Katalunia) aritu ziren eta hurrengo egunean (hilak 22) Italiako
Toscanan zeuden, bertako
Impruneta herrian jo behar baitzuten.
Ekainaren 28an Lekeition joko
dute, baina berriz hartuko dituzte maletak
Txipren bi kontzertu
(uztailaren 9an eta 10ean hurrenez hurren), eta
Italian beste bat
emateko (uztailaren 12an). Euskal Herrira itzuli ondotik,
Portugalerako bidea hartuko dute abuztuaren 8an Castelo de
Viden jotzeko, eta etxerako bueltan
Burgosen geldialdia egingo dute
abuztuaren 9an. Ia maletak desegiteko denborarik gabe, furgonetara sartuko dira berriz,
Normandian
arituko baitira abuztuaren 12an, eta 17an berriz,
Belgikan. Abuztuaren
akaberan
Asturiasen eta
Galizian joko dute eta irailaren 12an ozeanoa
guratzatu eta
AEBetako Madison World Music Festival-ean (Wisconsin) ariko dira. Urrian berriz,
Manresan (Katalunia) ariko dira.
Tarte honetan, noski, Euskal Herrian emango dituzten kontzertuak ez dira gutxi izango: Alegi, Bilbo, Laudio, Amorebieta, Ormaiztegi... Ikusi biraren kontzertu zerrenda osoa: