Aukhera diskoaren azala.
Euskal kultura eta tradizioan errotuta, baina estilo muga zehatzik ezarri gabe, festarako zein lasai entzuteko doinuak bildu dituzte.
Bizkaiko
Kherau boskoteak diso berria argitaratu du:
Aukhera. Hamalau kantuz osatua, dantzan eta jai giroan ibiltzeko zein lasai entzuteko aproposa da. Kherauren oinarria herri-musika da, argi dago, baina bestelako doinu,
hots eta abarrekin jolasteko nahaia erakutsi dute. Taldearen soinu-bilakaerari ez diote oztoporik jarri bigarren disko honetan, ez eta haien sormenari ere.
Ez dira falta euskal-tradizioko doinuak, ez eta beste herri
batzuetako kanturik ere, haien galbahetik pasatuta, noski; baina taldeak berak sortutako musika eta letrak nagusitzen dira azken lan honetan. Hori bai, esan bezala, soinu paleta zabalarekin margotzen dituzte kantuak
kherautarrek: folk amerikarraren arrastoak aurkituko ditu entzuleak,
erritmo balkanikoak, Italiako zurrumurruak, rock ukituak...
Bestalde, taldearen musikak ez du galdu bereizgarri duen soinua: kajoia,
bouzoukia eta baxuaren oinarri erritmikoa (orain indartsuagoa) eta
horren gainean flautak, esku-soinua eta noski, ahotsak (bostenak entzun
daitezke disko honetan) istorioak kontatzeko.
Taldekideek adierazi dutenez, azken lauzpabost urteetan zuzenekoaren esperientziak eta adiskidetasunak haien izaera sendotu eta zehaztu dute, eta haien soinua indartsuagoa eta biziagoa da orain.